AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat atzeman dute Donostian

Antza, bizileku-baimenaren truke, prostituzioan aritzera behartu dituzte lau emakume txinatar. Bi proxeneta atxilotu dituzte, sexu-esplotazioaren berri izan eta urtebete baino gehiagora.

Atzo jakinarazi zuten bi pertsona atxilotu dituztela Donostian (Gipuzkoa), hainbat emakume sexualki esplotatzeagatik eta kontratu faltsuak egiteagatik. Hendaian (Lapurdi) bizi den gizon bat eta jatorri txinatarreko emakume bat dira atxilotuak, eta, dirudienez, gutxienez lau emakume txinatar behartu dituzte prostituitzera, bizitoki-baimena lortzearen truke.

Hitzorduak izateko web-orri bat erabiltzen zuten proxenetek, sarean harrapatutako emakumeekin sexu-harremanak izatea eskaintzeko eta publizitatea egiteko. Pisu bat ere kudeatzen zuten, hitzorduak han izateko.

Sare horren berri, dena den, duela urtebete baino gehiago, iazko maiatzean, izan zuen Poliziak. Miaketa bat egon zen Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, eta hor ikusi zituzten jada han zeuden emakumeak sexu-esplotazioa jasaten ari zirelako zantzuak.

Agortu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrerak
EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik, urriaren 13an eta 14an izango da Topagunea, Atarrabian eta Burlatan. Amaitu dira bono orokorrak nahiz larunbateko kontzertuetarako sarrerak.