AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bizkaian

Gutxienez hamahiru emakume harrapatu zituzten sarean, prostituzioan aritzera behartzeko. Sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta Barakaldon, Zorrotzan nahiz Fruizen miatu dituzte hainbat etxe.

Atzo jakinarazi zuten emakumeen salerosketarako eta sexu-esplotaziorako sare bat desegin dutela Bizkaian. Zazpi pertsona atxilotu dituzte guztira: proxenetak batetik, eta haiek sexualki esplotatzen ari ziren emakumeak kontrolatzeaz eta behartzeaz arduratzen ziren emakumeak bestetik. Gutxienez hiru etxebizitza miatu dituzte sare horrekin lotuta, Barakaldon, Zorrotzan eta Fruizen.

Proxenetek gutxienez hamahiru emakume prostituitu dituzte, euren borondatearen kontra harrapatu ostean, hainbat hedabideren arabera. Dirudienez, beste herrialde batzuetan harrapatu eta Bizkaiara ekarri zituzten proxenetek, sexu-esplotaziorako.

"Emakume langilea aske izango den errealitate bat eraikitzea posible da eta posible egingo dugu"
Euskal Herriko campus eta ikastetxe ugaritan mobilizatu dira aurtengo Martxoaren 8an ere. IAk, UIBk eta campusetako emakume taldeek seinalatu dute azken urteetan "gizartearen norabidea erabakitzen duten agenteetako askok" egin dutela bat "berdintasunaren aldeko oihuekin", baina horiek, besteak beste, ez direla gai "behin betikoak izango diren aldaketak egiteko" eta "emakume langileon gehiengoa albo batera uzten" dutela. "Ezin gara instituzioek edota alderdi politikoek gure bizitza salbatzeko zain geratu. Emakume langileok instituzioek jartzen dizkiguten mugez gaindi antolatzen hasi behar dugu", azaldu dute.