AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Nafarroan

Hiru pertsona atxilotu dituzte sexu-esplotaziorako sare horrekin lotuta.

Hiru pertsona atxilotu berri ditu Espainiako Poliziak, emakumeen sexu-esplotaziorako sare batean parte hartzea leporatuta. Nafarroan hainbat emakume sexualki esplotatu ondoren, Kantabriara eta Burgosera mugitu ziren hirurak.

Poliziaren ikerketaren arabera, lan bila ari ziren emakumeengana jotzen zuten eta, zehazki, sare sozialen bitartez jartzen ziren haiekin harremanetan. Antza, esplotatzaileek Nafarroara mugiarazten zituzten emakume horiek eta lokal batean lan eginarazten zieten; 11 ordurainoko lanaldiak ezartzen zizkieten.

Emakume bat alde egiten saiatu zenean mehatxu egin zioten, bere senideei "argazki konprometituak" bidaliko zizkietela esanez.

Aurten emakumeen salerosketarako lau sare atera dira argitara Euskal Herrian, Donostian (Gipuzkoa) azkena. Ikus hemen berria.

Beste urte batez, Gipuzkoako eta Arabako ehunka gazte elkartu dira Topaketa Sozialistetan
Gaur hasi dira Topaketa Sozialistak Gipuzkoan nahiz Araban. Hainbat espazio egokitzeko lanak, ekoizpen lanak eta tailerrak egin dituzte ehunka gaztek Oreretan eta Gasteizen. Bihar ere egun osorako egitarauak izango dira bi herrialdeetan; hain zuzen, Legution eta Tolosan.