AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Enpresarien inpunitatearen kontra atera dira kalera Iruñean

Sanferminen atarian, enpresarien inpunitateari aurre egitera deitu du Iruñerriko LASek, kalejira baten bidez.

Gaur lehertuko dira San Fermin jaiak Iruñean (Nafarroa), eta, bezperarako, enpresarien inpunitatea borrokatzera deitzeko mobilizazio bat antolatu zuen Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak. Atzo arratsaldean, Nabarreriatik hasita, kalejira bat izan zen Iruñeko Alde Zaharrean zehar, Sanferminetan ere, amai dezagun enpresarien inpunitatearekin lelopean.

"Politikariek eta patronalak aldarrikatzen duten gozamen eta pozaren aurrean, festek, langile klasearendako, enpresari handi zein txikien aldetik, esplotazio areagotua dakarte", nabarmendu zuten LASeko kideek kalejirarako deialdia egitean (ikusi hemen adierazpen guztiak).

Udako lanak jopuntuan, LASen eskutik

Iruñerrikoaz gain, Euskal Herriko beste laneko Autodefentsa Sare batzuek ere seinalatu dituzte udako behin-behineko lanak eta horietako lan-baldintza miserableak. Lea-Artibaiko, Bidasoko, Donostiako, Urola Kostako eta Busturialdeko Laneko Autodefentsa Sareek, hain justu, udan ere lan-baldintzak borrokatzera deitu dute. Kanpaina horri lotuta, zenbait ekimen antolatu dituzte aste hauetarako.

Poliziak Naël erail eta astebetera, guztira, 3.600 dira atxilotuak
Astebete baino gehiago igaro da, Nanterren, polizia-agente batek 17 urteko gazte bat hil zuenetik. Polizia-bortizkeriaren eta arrazakeriaren aurkako protestetan, guztira, 3.600 lagun baino gehiago atxilotu dituzte. Protestetan, beste bi gaztek galdu dute bizia. Hona hemen azken asteak Frantziako Estatuan utzitakoen errepaso labur bat, egunez egun.