AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso arrazista bat izan da Lekeition

Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.

Aurreko ostegunean, martxoaren 13an, eraso arrazista bat jasan zuten Pakistango hainbat pertsonak Lekeition (Bizkaia). Lekeitioko Gazte Asanbladak eman du gertatutakoaren berri: erasotuak izan ziren lagunek kebab denda batean egiten dute lan, eta lau turista saltokira bertaratu eta beharginen aurka oldartu ziren.

Haien nazionalitateari lotutako irainak egin zizkieten, "Fuck Pakistan" esanez, besteak beste. Gainera, modu bortitzean eragin zituzten kalteak dendan: leiho bat hautsi zuten, aulkiak bota zituzten eta abar. Gazte Asanbladak azaldu du "gero eta ohikoagoak" direla halako jarrerak, eta ezin dela horiek "normalizatu" daitezen utzi: "Faxismoari haginak erakutsi".

Elektrokutatuta hil da langile bat Arratzun
Goizeko 09:00ak aldera gertatu da lan-istripu hilgarria. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.