AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso arrazista bat Lazkaon

Autobus gidari batek jasan du erasoa, lanean ari zela. Erasoa salatzeko eta arrazakeria borrokatzera deitzeko, GKSk kontzentrazio bat antolatu du biharko.

Urtearen amaieran Arrigorriagan (Bizkaia), Miarritzen (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi) izandako eraso arrazisten ostean, Lazkaon (Gipuzkoa) eman dute eraso baten berri. Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) jakinarazi duenez, autobus gidari bat da biktima: lanean ari zela, fisikoki eraso zioten eta irain arrazistak egin zizkioten.

Azken erasoa salatzeko eta arrazakeriaren kontra borroka egitera deitzeko, mobilizatzera deitu du Goierriko GKSk: bihar izango da elkarretaratzea, 18:00etan Lazkaoko plaza nagusian.

Lau eurodiputatutik bat da eskuin muturrekoa
Faxismoaren beso instituzionalak gora egin du Europar Batasuneko ia lurralde guztietan, eta Europako Parlamentuko bigarren indar bilakatu da.