AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso arrazista bat salatu dute Zestoako jaietan

Bi gaztek eraso zioten pertsona bati: "Itzul zaitez zure herrialdera" esan zioten. Gertatutakoa salatu du Zestoako Gazte Asanbladak.

Joan den larunbatean ospatu zuten Gazte Eguna Zestoan (Gipuzkoa), baina, atzo jakinarazi zutenez, eraso arrazista bat izan zen txosnagunean. Pertsona batengana hurbildu eta eraso egin zioten bi mutil gaztek: "Itzul zaitez zure herrialdera" esan zioten. Hala azaldu du erasotua izan zen lagunarekin zihoan pertsonak.

Erasoa gogor salatu du Zestoako Gazte Asanbladak, eta argitu du ez duela inolako erasorik onartzen; ez txosnagunean, ez gainerako espazioetan. "Ez dugu inolako eraso arrazista, matxista, homofobo eta abarrik onartzen, eta jarrera horiek dituzten pertsonak ez dira ongi etorriak", adierazi du.

Prostituzioan aritzera behartu dituzte beste hainbat emakume Gasteizen
Lortutako diruaren %70 eman behar izan diete proxenetei, janzteko modua inposatu izan diete eta ordu luzez jardutera behartu izan dituzte, besteak beste.