AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso faxista bat jasan du Iruñeko Ezpala tabernak

Iturramako tabernan kalte material larriak eragin eta, gutxienez, pertsona bat zauritu dute erasotzaileek. Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak izan dira erasotzaileak.

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan dago kokatuta Ezpala taberna, San Juan Bosco kalean, hain zuzen. Lekukoen arabera, erasotzaileak hainbat kotxe zein furgonetatan bertaratu dira tabernara eta modu antolatuan erasotu dute taberna, non hiru lagun besterik ez zeuden.

Makilak eta su-bengalak baliatuta kalte materialak eragin eta tabernan zeuden pertsonak eraso dituzte. Gutxienez pertsona bat ospitalera eraman dute, baina zenbait iturrik hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituztela esan dute.

Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak izan dira erasotzaileak. Lekukoen arabera, erasotzaile batek futbol taldearen elastikoa zuen jantzita. Gaur, azaroaren 8an, jokatzen du Iruñeko Osasuna taldeak Bartzelonaren aurka.

Etxape Zentro Sozialista aurkeztu dute Zumaian
Besteak beste, "proletalgoaren autodefentsarako tresnak sortu eta indartu" nahi dituzte Zentro Sozialistaren bidez; adibidez, "autodefentsa eta aholkularitza laboralerako bulegoak, oinarrizko produktuen bilketak nahiz formakuntza politikoa sustatzeko espazioak" abiatu nahi dituzte Etxapen. Eroskiren jabetzakoa da espazioa, eta enpresarekin harremanetan jarri dira zenbait bitartekari; momentuz, ordea, enpresak ez du erantzun argirik eman. Sarrera bat itxi du Ertzaintzak.