AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat izan da Iruñean asteburuan

26 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta Juan de Labrit kalean oldartu zen igande goizaldean.

Iruñean (Nafarroa) gizonezko bat atxilotu dute asteburuan, eraso homofobo bat egiteagatik. Hainbat komunikabidek azaldu dutenez, Juan de Labrit kalean izan zen erasoa, igande goizaldean. Irain homofoboak egin zituen erasotzaileak, eta beste pertsona bat umiliatu zuen, zenbait hedabidetan esan dutenez.

Gorroto-delitu bat egitea egotzi zioten 26 urteko gizonezkoari, eta atxilo eraman zuten.

Gazteen antolakuntzaren alde, lan politikoa egiteko baldintzen defentsan ari da Urola Kostako GKS
Zarauzko Udalean mozio bat onartu zuten martxoan, kalean agertutako aldarrikapen politikoak kriminalizatzeko; besteak beste, gazteen emantzipazioaren alde egindako propaganda seinalatu zuten. "Kaleak propaganda politikorako erabiltzea zilegia" dela defendatu du Urola Kostako GKSk; are gehiago, kalea dela gazte langileek "politika egiteko dugun espazio bakarra".