AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat jasan du gizon batek Hondarribian

Beste gizon baten "umiliazioak eta mespretxua" pairatu zituen joan den larunbatean, eta fisikoki ere izan zen erasotua.

Iragan den asteburuan, larunbat gauean zehazki, eraso homofobo bat egin zioten gizon bati Hondarribian (Gipuzkoa). 02:30ak aldera, beste gizon baten "umiliazioak eta mespretxua" jasan behar izan zituen erasotuak. Gainera, fisikoki ere egin zion eraso.

Erasotzailea identifikatu dute polizia-indarrek, eta, antza, gertatutakoa ikertzen ari dira. Irungo (Gipuzkoa) epaitegiaren esku utzi dute gaia.

Nekazaritzan aritzen diren langile etorkinen akanpaleku bat eraitsi dute Almerian
Poliziaren ikaragarrizko presentziarekin eta hondeamakinen bidez bota dituzte Waliliko bizitokiak, Nijarren. Hustearen une berean, zenbait sute piztu ziren txaboletan. 500 behargin migratzaile inguru bizi izan dira akanpalekuan, baina soilik 100 ingururi eskaini diete behin-behineko bizitoki-alternatiba bat.