AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat salatu dute Iruñean

Bi pertsona iraindu zituzten bi gizonek, eta bandera koloreanitza erre zuten. Ekainaren 23an izan zen erasoa, Biurdana parke inguruan.

Goizaldeko 02:55ean izan zen erasoa, Iruñeko (Nafarroa) Biurdana parke inguruan. Bi gizonek irain homofoboak egin zizkieten bi pertsonari, eta, salatu dutenez, bandera koloreanitz bat aurkitu zuten handik gertu, erreta.

Erasotuek eman zuten gertakarien berri. Bi gizonezkoak haiek iraintzen eta mehatxatzen hasi zirenean, ahal bezain laster alde egin zuten. 25 eta 30 urte dituzte erasotzaileek, eta gorroto-delitu bat egotzi diete.

Taser pistolak erabiliko dituzte Barakaldoko, Durangoko eta Trapagarango udaltzainek ere
EAEko udaltzain "gehienek" horrelako armak erabiliko dituztela dio ekoizleak. Ertzaintzaren BIZKOR unitateek eta Basauriko, Santurtziko, Eibarko edota Donostiako udaltzainek pistola elektrikoa erabiltzen dute jadanik. Kamera bat dauka armak.