AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso transfobo bortitz bat izan da Bartzelonako metroan

Gizon batek pertsona trans bati eraso dio metroan: iraindu eta modu errepikatuan kolpatu du, eta heriotza-mehatxuak egin dizkio.

Pertsona trans batek eraso transfobo gogor bat jasan zuen Bartzelonan joan den larunbatean. Metroan zihoala, hurbiltzen hasi zitzaion gizonezko bat: jazarri eta iraindu egin zuen, eta barre egin zion. Besteak beste, "Kendu hortik, barregarri geratzen ari zara" esateari ekin zion.

Emakume transa erasotzailearengandik ihes egiten saiatu zen, baina bere kontra oldartu zen gizona: modu errepikatuan kolpatu zuen eta ostikadak jo zizkion, metroan zihoazen pertsonen begirada pasiboaren pean. Horixe ikus daiteke sare sozialetan biralak bilakatu diren bideoetan.

Hori gutxi balitz, heriotza-mehatxuak ere egin zizkion gizonak pertsona transari: "Jokatu gizalegez, zikina. Hil egingo zaitut".

Lau urte eta zazpi hilabetera arteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko grebaren harira auzipetuentzat
Aste honetan epaituko dute auzipetutako langileetako bat, Gasteizen. 21 hilabeteko kartzela-zigor eskaera bati aurre egin beharko dio. Irailean epaituko dituzte beste hiru behargin, eta data zehatzaren zain daude beste bi.