AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errakik berriz jarri du martxan Erresistentzia Kutxa Nazionala

Bi funtzio nagusi ditu Erresistentzia Kutxa Nazionalak: "okupazioaren praktikak dakartzan ondorio ekonomikoei aurre egitea" eta "okupazioaren praktika garatzeko eta hedatzeko baldintzak jartzea". Bost Elkartasun Jaialdi antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak 2019ko udan aurkeztu zuen Erresistentzia Kutxa Nazionala. Errakiko kideek gogorarazi dutenez, bi funtzio nagusi ditu tresna zehatz horrek: batetik, "okupazioaren praktikak dakartzan ondorio ekonomikoei aurre egitea" eta, bestetik, "okupazioaren praktika garatzeko eta hedatzeko baldintzak jartzea". "Burgesiaren presio ekonomikoari aurre egiteko tresna" gisara definitu dute Erresistentzia Kutxa, baita "elkartasun antolatuaren eta hamarnaka Langile Kontrolpeko Espazioren konpromisoaren ondorio" modura ere.

Errakik aste honetan jakinarazi duenez, berriz jarri du martxan Erresistentzia Kutxa. "Okupazioaren aurkako ofentsiba baten aurrean gauden honetan, Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako erasoak geroz eta gogorragoak" direla ohartarazi du, nabarmenduta "jardun politikoarentzako oztopo" bat direla isunak eta bestelako kostu ekonomikoak. "Horri erantzuteko beharretik sortu da Erresistentzia Kutxa Nazionala", Errakiren esanetan.


Poliziak bidaiariak miatzeko aukera izango du Ipar Euskal Herriko tren geltokietan
Barne Segurtasun Legea aplikatuta, udan zehar, bidaiariak eta haien bagajea justifikaziorik gabe miatu ahal izango ditu Frantziako Poliziak.