AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erromoko Gaztetxea eta Nagusien Etxea eraitsi dituzte

Aste honetan hasi dira Erromoko Lope de Vega kaleko bi eraikinak botatzeko lanak, baina hainbat bizilagun eraikinen aurrean bildu ziren atzo, eraisketaren kontra protesta egiteko. Ertzaintza haien aurka oldartu zen; hainbat zauritu eta atxilotu bat izan ziren.

Aspalditik dago martxan Erromoko (Getxo, Bizkaia) Lope de Vega kaleko 12. zenbakiko eraikinak eraisteko prozesua. "Belaunaldien arteko zentro" berri bat eraikitzeko planaren barruan, zehazki, Ibar Nagusien Etxea eta Itzubaltzeta III Gaztetxea bota nahi zituzten erakunde publikoek, zentroa han kokatzeko. Getxoko Udalak joan den otsailaren 7an utzi zituen bi eraikinak Bizkaiko Foru Aldundiaren esku, hura arduratuko baita zentroa egiteko lanez.

Hainbatetan izan dira eraisketaren kontrako protestak Erromon, baina aurrera egin du planak. Azpiegiturak foru enpresak aste honetan bidali ditu Redenor taldeko zenbait langile, bi eraikinetara sartu eta horiek botatzeko lanekin hasteko. Dena den, lan horiek oztopatzeko protesta batera deitu zuten auzokideek atzo goizerako. Goizetik bildu ziren hainbat bizilagun Lope de Vegan, eraisketaren aurka protesta egiteko eta lanak eragozteko.

Ertzainak eta udaltzainak ere goizetik bertaratu ziren, Redenorreko langileek eraisketa-lanekin jarraitzen zutela bermatzeko. Hainbat pertsonak eserialdia egin zuten lurrean, baina haien kontra jo zuten ertzainek. Indarrez altxarazi zituzten lurrean protesta egiten ari ziren bizilagunak, eta modu horretan ahalbidetu zieten Redenorreko langileei bi eraikinetara sartzea eta obrekin jarraitzea.

Kanpoaldean protestak jarraitu zuen, baina. Ertzaintza berriz oldartu zen han zeudenen kontra, baita Hiruka hedabidean gertakarien berri ematen ari zen kazetari baten kontra ere. Hainbat lagun zauritu zituzten polizia-agenteek, eta atxilo eraman zuten pertsona bat. Dirudienez, autoritatearen kontrako delitu bat leporatuko diote.

Aurtengo martxoaren 3an ere Bloke Sozialista izango da Gasteizen
Eguerdirako omenaldi bat antolatu du Martxoak 3 plazan Gasteizko Kontseilu Sozialistak. Arratsaldean, Gasteizko sarraskiaren urteurrena dela-eta egiten den manifestazioan, Bloke Sozialista osatuko dute, 'Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu!' lelopean.