AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errotxapeako Gaztetxea eraitsi dute

Iruñeko Errotxapea auzoko gaztetxea guztiz bota zuten atzo goizean. 2016an birjabetu zuten industria-nabea gaztetxe modura erabiltzeko, eta irail hasieran hustu zuen poliziak.

Errotxapeako Gaztetxearen (Iruñerria, Nafarroa) bosgarren urteurrenaren atarian izan zen espazioaren desalojoa, eta poliziaren bortizkeriak markatutako hustea izan zen. Jende ugari bertaratu zen desalojoaren aurka protesta egitera, Espaziorik gabe antolatzerik ez lelopean. Espainiako Polizia gogor oldartu zen haien aurka eta gutxienez 50 zauritu, sei atxilotu eta 150 identifikatu izan ziren.

2016an birjabetu zuten eraikina hainbat gaztek, eta La Caixak, Iruñeko Udalak eta Juslaberri enpresak jarri zuten haien aurkako salaketa. Hala, epailearen aginduz eta bost urte beranduago, espazioa hustu zuten. Joan den asteburuan zehar, inguruko pabiloiak botatzeari ekin diote eraiste makinek eta, atzo bertan, Errotxapeako Gaztetxe modura egokitutako eraikina eraitsi zuten.

"Putre funtsen aurrean, indarrak metatzearen" aldeko aldarria egin dute gaztetxeko kideek.

Ikusi hemen eraikinaren eraisketa, bideoan jasota

Autobiak erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dela berretsi du Espainiako Gobernuak
Espainiako Estatuko Azpiegituretako Idazkari Nagusiak eta Garraio ministroak baieztatu dute asmoa. Proiektua hilabete batzuen buruan aurkeztea aurreikusten dute. Beranduenez, 2024. urte hasieran indarrean jartzeko helburuari eusten diote.