AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintza berriz oldartu da Bizkaiko metaleko grebalarien kontra

Hirugarren greba eguna da gaur Bizkaiko metalgintzan, eta Ertzaintzak gogor jo du berriz piketeen aurka; hainbat behargin zauritu ditu.

Bizkaiko metaleko langileek astelehenean ekin zioten bost eguneko grebari, itunari buruzko negoziazioek beste behin ere huts egin ostean. Beren "erosteko ahalmena" bermatu nahi dute beharginek, baina FVEM patronalak, oraingoz, soldata-igoera txiki batzuk baino ez ditu eskaini. Hitzarmeneko hainbat alor aipatu ere ez ditu egin patronalak bere azken eskaintzan, eta langileen ordezkariek salatu dute sektoreko lan-baldintzak "pobretzen eta prekarizatzen" dituela.

Hirugarren greba eguna dute gaur metalean, eta aurreko bi egunetan bezala, goizetik izan dira piketeak Bizkaiko hainbat lantokitan. Ertzaintza ere goizetik izan dute presioa egiten. Igorreko (Bizkaia) Ormazabal fabrikaren aurrean ehunka grebalari elkartu dira, patronaleko buruetako bat baita Ormazabaleko enpresaburua. Igorretik hurbil, Arteako (Bizkaia) Pekos Fabricacion lantegian, ertzainek gogor jo dute metaleko beharginen kontra; hainbat langile zauritu dituzte, eta gutxienez lau behargin artatu behar izan dituzte ospitalean.

Langile bat zauritu da AƱorgako Cementos Rezolan
Atzo 'dumper' ibilgailu batek hanka harrapatu zion beharginari, eta ospitalera eraman zuten, zauriturik.