AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintza berriz sartu da Ibaetako campusera

Eserialdi bat egin dute gaur goizean ikasleek, bihar 'Leioako 5en' alde Leioako campusean izango den manifestaziora deitzeko. Ertzainak sartu dira berriz campusera, eserialdiaren ondoren.

Bihar, irailaren 21ean, mobilizazio bat izango da Leioako (Bizkaia) campusean, Leioako 5ak aske gera daitezela exijitzeko, eta unibertsitateko errepresioa salatzeko. 13:00etarako jarri du hitzordua Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.

Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako 5ak, Bilbon (Bizkaia). Ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa salatzeko egindako manifestazio batean atxilotu zituzten 2016an, eta 45.000 euro eta 40 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte haientzat.

Leioan bihar izango den manifestaziora deitzeko, eserialdi bat egin dute gaur ikasleek Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean, goizean goiz. Horren ostean, Ertzaintza sartu da campusera, enegarrenez. Hiru ibilgailu bertaratu dira, eta Ibaetan izan dira denbora batez. Alde egin dute gero.

Hamaika aldiz sartu da Ertzaintza Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) campusetara; hala nola, Ibaetakora. Joan den otsailean, esaterako, campusera hurbildu eta ikasleek jarritako propaganda politikoa kentzen aritu ziren poliziak.

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak udala ere seinalatu du Pradoko etxegabetzeen erantzule gisa
Aurreko astean kanporatu zituzten hiru familia Prado kaleko euren etxeetatik, iruzurrezko alokairuak tarteko, azpierrentatzaileen aldetik "indarkeria mota guztiak" jasan ostean. Gasteizko Udalaren eta, bereziki, gizarte zerbitzuen erantzukizuna azpimarratu dute Etxebizitza Sindikatuko kideek; baita "poliziaren eta aparatu judizialaren indarkeria" ere. "Berriz ere, agerian geratu da proletalgoa guztiz babesgabe aurkitzen dela instituzio burgesen aurrean", esan dute.