AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintza sartu da Hernaniko Institutura

Polizia-indarrak heziguneetara "inpunitate osoz" sartzen direla salatu du Buruntzaldeko IAk, eta ostegun honetan Gasteizen izango den manifestazioan parte hartzera deitu du. 'Askatasun politikoak defendatu. Espedienterik ez' aldarriaren pean egingo dute mobilizazioa.

Buruntzaldeko Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez, gaur Ertzaintza sartu da Hernaniko (Gipuzkoa) Institutura. Polizia-auto bat bertaratu da eta geldirik egon da hezigunean, IAk zabaldu duen argazkian ikus daitekeen bezala. Oraindik ez dute argitu zer dela-eta barruratu diren polizia-indarrak institutura.

Aurreko astean ere esku hartu zuten ertzainek hezigune batean. Zehazki, Ibaetako (Gipuzkoa) campusera sartu ziren, hainbat ikaslek propaganda politikoa egin ostean, eta kartelak kendu zituzten.

"Indar polizialak inpunitate osoz sartzen dira ikastetxeetara zein unibertsitate campusetara", salatu dute gaurkoan Buruntzaldeko IAko kideek. Dei egin dute, beraz, IAk ostegun honetarako deitu duen manifestaziora batzera. Gasteizko (Araba) campusean mobilizatuko dira, EHUk kanporatzeko arriskuan dauden ikasleei espedienteak irekitzearen kontra eta askatasun politikoen defentsan.

Jarritako azken isunei aurre egiteko, diru-bilketa kanpaina bat hasi du Iruñerriko GKSk
50 gaztetik gora identifikatu eta isundu dituzte Iruñerrian, urtarrilaren 28ko manifestaziorako propaganda politikoa egiten ari zirela.