AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak bi lagun harrapatu ditu kotxez Bilboko Areatzan

Larriki zauritu ditu bi andre, bidea gurutzatu nahian ari zirenean.

Bilboko (Bizkaia) Areatzan, Ertzaintzak larriki zauritu ditu bart bi pertsona. Atzo, gaueko 21:30ak igarota, 50 urte inguruko bi emakume harrapatu zituzten autoz ertzainek, errepidea gurutzatzen saiatzen ari zirenean. Gurutzetara (Barakaldo, Bizkaia) eraman zituzten bi zaurituak, itxura denez, politraumatismo larriekin.

El Correo-k aipatzen dituen lekukoen arabera, bi andreak autobus-geltoki baten paretik ahalegindu ziren errepidea zeharkatzen, semaforoa gorriz omen zegoenean. Ertzaintzako patruila batek, orduan, ez zuen ibilgailua frenatu eta harrapatu egin zituen bi turistak, haiek airera jaurtiz. Bidean etzanda geratu omen ziren biak, eta badirudi biktimetako batek kontrako norabidean zihoan kotxe baten aurka jo zuela.

Bi agente zihoazen patruila-autoan une horretan. Zenbait lekukok azaldu dute Ertzaintzaren ibilgailuak "erabat mailatuta" zeukala muturra.

Prezioak gora: erosketa-saskia %2,5 garestitu da aurten Espainiako Estatuan
Oinarrizko produktuen %60 garestitu dira, batez ere elikagai freskoak. Arrautzen prezioa %105 igo da 2021etik.