AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak zazpi lagun etxegabetu ditu Donostian

Hiru urtez egon da birjabetuta eraikina, eta orain poliziak "legez kanpo" hustu duela salatu dute Infernua Bizirikek, Groseko Saretxek eta Donostialdeko Maizterren Sindikatuak. Gaur kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan hiriko Bulebarrean.

Zazpi pertsona etxetik bota ditu Ertzaintzak Donostiako (Gipuzkoa) Mirakontxa auzoan. Infernua Bizirikmugimenduak azaldu duenez, "eraikinak hiru urte zeramatzan okupatuta" eta desalojoa, berriz, polizia-indarrek "legez kanpo" gauzatu dute.

"Etxegabetzeak geldituta omen zeuden bitartean, onartezina da pertsonak kalean uzten dituztela ikustea, egun batetik bestera, baliabiderik gabe. Aterpetxeak gainezka daude eta ez zaie inolako aukerarik eman", salatu dute aho batez Infernua Bizirikek, Groseko Saretxek eta Donostialdeko Maizterren Sindikatuak.Ondorioz, elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, Donostiako Bulebarrean.


Komunera joateko eskubidea murriztu edo kendu diete Bizkaibuseko langileei
Sarri zortzi ordutik gorako lanaldiak izaten dituzten arren, komunera joateko aukera ukatu edo murriztu diete Bizkaibuseko gidariei eta Barik zerbitzuko kabinetako langileei.