AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eskola Ibiltariko aurkezpenekin jarraituko dute aste honetan ere

Uztailaren 23tik 26ra izango den ibilaldiaren aurkezpenak egiten ari dira Ikasle Abertzaleakeko kideak. Gaur Hernanin eta Gernikan, eta bihar Bergaran eta Iturmendin izango dira, besteak beste. Bonoak salgai daude uztailaren 16ra arte.

"Ikasleon formakuntza edo heziketa iraultzailean eta jarrera sozialistan" sakontzeko asmoz, borroka komunitatea sendotzeko helburua izango du aurtengo Eskola Ibiltariak, Ikasle Abertzaleakeko kideek aurkezpenean azaldu zutenez. Uztailaren 23tik 26ra izango da Lekeitiotik Gernikara (Bizkaia), eta lau egunez, ikasleei udako errutinatik kanpo une "atsegin zein aberasgarria" igarotzeko aukera eman nahi diete.

Eskola Ibiltaria aurkezteko ekitaldiak egin dituzte dagoeneko han eta hemen, eta datozen egunetan ere badituzte hitzorduak. Uztailaren 16ra arteko epea dago bonoak eskuratzeko (20 euroan lau egunetakoa, 8 euroan egunekoa), Euskal Herri osoko salmenta puntuetan.

Horra hurrengo aurkezpenak:

Uztailak 8, astelehena:

  • Hernani (Gipuzkoa). Kontrakantxa gaztetxean, 19:00etan.
  • Gernika (Bizkaia). Gernikako Auditorioan, 21:00etan.

Uztailak 9, asteartea:

  • Bergara (Gipuzkoa). Bergarako Gaztetxean, 18:00etan.
  • Iturmendi (Nafarroa). Iturmendiko Gaztetxean, 18:30ean.

Uztailak 11, osteguna

  • Hondarribia (Gipuzkoa). Hondarribiko Gaztetxean, 19:00etan.
Eskaera bateratuak egin dituzte Eibar, Alaves, Athletic, Reala eta Osasunako 62 jarraitzaile taldek
Datorren denboraldian ere bost euskal talde izango dira Espainiako estatuko futbol ligako lehen mailan. Hala, Euskal Herriko zaletuak biltzen dituzten 62 kolektibok agiri bateratu bat plazaratu berri dute, klubei hainbat eskaera egiteko. Besteak beste, derbietarako prezioak bateratzea, partidak asteburuan jokatzea edota animatzeko oinarrizko materiala harmailetan oztoporik gabe sartu ahal izatea eskatu dute.