AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eskuorri faxista bat ibili dira banatzen Baionan

Erresistentzia Katoliko Frantses Euskalduna delako taldeak kaleratu ditu eskuorriak, eta arabiarren kontrako gorroto-mezuak zabaldu ditu, besteak beste.

"Abisatzen zaituztegu gure kaleetan ez dugula belodun edo abaiadun emakumerik onartuko, ez eta babutxadun edo txilabadun gizonik ere", "Joan beharko duzue, borondatez edo bortxaz", eta abar. Hala diote Erresistentzia Katoliko Frantses Euskalduna taldeak Baionako (Lapurdi) karriketan banatu dituen eskuorriek.

Ohartarazpena musulmanei eta gaur egun Euskal Herrian bizi diren edo dauden islamistei da eskuorri horien izenburu mehatxatzailea, eta talde faxistako kideek zuzenean adierazten dute "musulmanei gerra" egingo dietela. "Musulmanek Frantziatik joan behar" dutela esateaz gain, "Frantziako eta Euskal Herriko katolikoen gainbehera" leporatzen diete.

Badirudi dagoeneko seinalatu duela Baionako toki zehatz bat Erresistentzia Katoliko Frantses Euskaldunak; okindegi bat, hain zuzen ere. Beharginetako batek beloa daramalako jarri dute jomugan lekua.

Hona hemen eskuorria:

Bloke bat elkarlanean hustu dute desokupazio-talde batek eta Poliziak, Getafen
Asteartean gauzatu zuten kaleratzea Espainiako Poliziak eta Brigada Desokupa talde faxistak.