AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Armadak Arabako eta Nafarroako kaleetan jarraitzen du

Covid-19aren pandemia dela-eta, Espainiako Armadaren presentzia nabarmena da Arabako eta Nafarroako hainbat herritan, besteak beste. Garbiketa lanen aitzakiapean esku hartu dute.

Hala Bedi-k argitaratu duenez, aste honetan Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan aritu da Espainiako Armada, Gasteizen (Araba). Hala ere, alarma egoera hasi zenetik gehiagotan ere izan dira kaleetan, antza, hiri nagusietako tren geltokiak garbitzen.

Nafarroan ere handia izaten ari da Espainiako Armadaren presentzia, Iruñerrian batez ere. Asteartean Berriobeitin kaleen garbiketa egiten ibili ziren, ustez. Polemika piztu zuen horrek; izan ere, Ahotsa.info-ren arabera, militarren aurretik mankomunitateko kideek garbitu eta desinfektatu zituzten kale berberak.

Apirilaren hasieran, Nafarroako herri ugaritan desfilatzen ibili ziren militarrak, patruilan. Lizarrako edota Iruñeko Alde Zaharreko kaleak hartu zituzten.

Maskara akastunak erabiliz, Osakidetzan gutxienez 64 osasun-langile gaixotu direla salatu dute
Osakidetzan 2.274 langileri egin diete Covid-19a atzemateko testa, eta gutxienez 64 dira kutsatuak. Jakinarazi dute ez zirela egokiak langileek erabilitako maskarak, eta antza, horren ondorioz gaixotu dira. Nafarroako osasun-langileen esku artean ere egon dira maskara akastunak, eta gutxienez bost egunez aritu dira horiekin lanean, zuzendaritzak desegokiak zirela jakin arren.