AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espainiako Poliziak gutxienez hamar gazte atxilotu ditu Iruñean

Miaketak ere egin ditu Espainiako Poliziak, eta material informatikoa eta bestelako materiala atzeman ditu. Dirudienez, atxilotuak ez dira gaur geratuko aske. Mobilizazio deialdia egin dute arratsalderako Errotxapean.

Gutxienez hamar gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñerrian (Nafarroa); bederatzi Errotxapean, eta bat Burlatan. Goizean eraman dituzte atxilo, eta miaketak ere egin dituzte poliziek. Antza, material informatikoa, zenbait suziri eta eranskailuak atzeman dituzte.

Atxilotze agindua jasotzen duen agiriaren arabera, poliziek baimena dute "material informatikoa, armak, likido errekorrak, agiriak, sakelako telefonoak" eta abar konfiskatzeko. Iruñeko epaitegi batek igorri du agindua, eta badirudi "talde kriminal" bati lotutako "desordena publikoak, kalteak eta lesioak" leporatzen dizkietela gazteei.

Arratsalderako mobilizazio deialdi bat egin dute Errotxapean, Erasoen aurrean, klase elkartasuna lelopean. 20:00etan auzoko Plaza Gorrira bertaratzera deitu dute.

Informazio eguneratua, hemen

Emakume bati eraso dio bikotekideak Gasteizen
43 urteko gizonezko bat atxilo eraman dute Gasteizen, Zabalgana auzoko etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumea ospitaleratu behar izan dute.