AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Espetxean preso jarraitu beharko dute Altsasuko gazteek

Altsasuko auziaren harira zortzi gazteei ezarritako espetxe zigorrak beheratu ditu Auzitegi Gorenak. Kartzelan dauden zazpi altsasuarrek, baina, preso jarraitu beharko dute.

Auzitegi Gorenak irailaren 18an izan zuen auzi saioa. Gaur, urriak 8, jakinarazi dute aldaketak izan direla Altsasuko (Nafarroa) auziaren harira epaitutako zortzi gazteei ezarritako zigorretan. Hala, 9 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Oihan Arnanzi; 8 urte eta erdikoa Jokin Unamunori eta Adur Ramirez De Aldari; 7 urte eta erdikoa Jon Ander Cobi eta Julen Goikoetxeari; 4 urte eta bi hilabetekoa Aratz Urrizolari; 3 urte eta erdikoa IƱaki Abadi; eta urte eta erdikoa Ainara Urkijori.

Beraz, momentuz, espetxean dauden zazpi altsasuarrek (guztiak, Urkijo izan ezik) preso jarraitu beharko dute.

Berria-k jakinarazi duenez, Arnanzi hiru delitu leporatu dizkiote: autoritate agenteen aurkako atentatua, nagusitasunez hiru lesio eragitea, eta desordena publikoak. Ramirez De Aldari eta Unamunori, aldiz, autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez hiru lesio eragitea egotzi diete. Cobi eta Goikoetxeari ere bi delitu egotzi dizkiete; autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez lesioak eragitea. Urrizolak ere bi delitu ditu bere gain; autoritate agenteen aurkako atentatua, eta nagusitasunez lesio bat eragitea. Abaden kasuan, autoritate agenteen aurkako atentatua eta desordena publikoak leporatu dizkiote. Azkenik, delitu bakarra jaso dute Urkijoren zigorrean: desordena publikoak.

100. eguna bete dute greba mugagabean Tecman enpresako langileek
Mendaroko ospitaleko mantenuaz arduratzen diren langileek 100. greba eguna bete dute gaur, asteazkena. Lan baldintzen hobekuntzak ez dira iritsi, eta langileek borrokan jarraituko dutela adierazi dute.