AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatu dira milaka lagun Baionan

8.000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean 'Espekulazioari ez!' lelopean egindako manifestazioan. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ere parte hartu zuen, 'Instituzioak ez dira aterabidea, arazoaren parte baizik' aldarriarekin.

Etxebizitzen prezioen gorakadak eta espekulazioak kezkaturik, larunbatean Baionako (Lapurdi) kaleetan manifestatzera deitu zuten 30 eragilek, etxebizitza problematikari aurre egiteko aterabide instituzional eske. 8.000 pertsonatik gora bildu ziren mobilizazioan.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ere parte hartu zuen manifestazioan, zutabe propio batean. Ipar Euskal Herriko Antifaxistekin batera, Instituzioak ez dira aterabidea, arazoaren parte baizik lelopean atera ziren blokean, "etxebizitza urririk, denentzat eta kalitatezkoa" aldarrikatuz.

Ikusi hemen Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak azaro hasieran argitaratutako bideoa, etxebizitzaren arazoari buruz

Greba egin dute animazioko langileek Baionan, lan-baldintzak salatzeko
Hainbat eremutan animatzaile gisara lanean ari diren langileak batu ziren joan den ostegunean Baionako suprefetura aitzinean.