AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabe baten hilotza aurkitu dute Bilbon

Behin-behineko aterpetxe batean jazo da ezbeharra. Saiakerak egin arren, osasun-langileek ezin izan dute gizonezkoa suspertu. Bilboko Udalaren esanetan, hildakoak "ez zuen Covid-19aren sintomarik".

Gaur, hilak 15, etxegabe bat zendu da Bilboko (Bizkaia) Miribilla polikiroldegiko behin-behineko aterpetxean.

Osasun-langileek aurkitu dute 48 urteko gizonezkoaren hilotza, eta suspertze-ariketak egin arren, ezin izan dute suspertu. Bilboko Udalaren arabera, hildakoak "ez zuen Covid-19aren sintomarik". Oraingoz, hori izan da udalak gaiaren inguruan egin duen adierazpen bakarra.

Etxegabe gehiago

2019. urteko datuen arabera, EAEko aterpetxeetan ostatu hartzen duten etxegabeen kopurua %25 igo da azken urteotan. Batez beste, 3.000 pertsona inguruk jotzen dute aterpetxeetara, kaleetatik ihesi.

Asteasuko Siemens Gamesako langileak grebara itzuli dira
Lan hitzarmenaren eguneraketa eta soldata arrakalaren murrizketa helburu, martxoaren 10ean abiarazitako lanuztea berrartu du erreleboka aritzen diren beharginen sektoreak. Espainiako Gobernuak ezarritako dekretuarekin, jarduera ekonomikoak ez ezik, grebak ere etenaldia jasan du azken asteetan. Zuzendaritzak jardueraren geldialdian galdutako lanegunak "itzultzera" behartu ditu langileak.