AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabe bati eraso diote Iruñeko Iturrama auzoan

Auzoko banku batean ari zen gaua igarotzen etxegabea eta, salatu dutenez, hura kolpatu eta lapurreta egin zioten larunbateko ordu txikitan. Ospitaleratua izan zen gizona.

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan izan zen erasoa joan den larunbat goizaldean. Pertsona etxegabe bat, auzoko banku batean etzanda gaua egiten ari zela, erasotua izan zen. Jipoitu egin zuten eta, gainera, hainbat gauza —arropa eta dirua, besteak beste— lapurtu zizkioten. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat zauri baitzituen erasoaren ondorioz.


Gutxienez 37 dira Melillara heldu nahian ari zirela erail dituzten pertsonak
Ostiral goizean, 2.000 pertsona inguru saiatu ziren Marokotik Melillara igarotzen. Modu bortitzean egin zuten haien aurka Marokoko jendarmeek, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera, 37 pertsona hil zituzten; Maroko autoritateen arabera, 23 dira eraildakoak. Ehunka lagunek lortu zuten muga gurutzatzea, baina modu ankerrean tratatu zituzten; atxiloketak nahiz berehalako itzultzeak izan ziren.