AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxegabetze arriskuan daude Irungo 33 BOEtan

Babes ofizialeko 33 etxebizitza hustu eta horietan bizi diren pertsonak etxegabetu ditzakete aurki, datorren uztailean amaituko baita hamabost urteko alokairu sozialeko epea. Artigalde S.L enpresa da etxebizitza horien jabea, eta alokairuak merkatu-prezioetara igo ditzake.

Stop Kaleratzeak, Alokairu eta Inquilinos Azora plataformek igaro den asteburuan salatu zuten Irungo (Gipuzkoa) hainbat pertsonaren egoera. Kaleratze arriskuan daude, izan ere, Artigalde S.L enpresak Irunen dituen 33 Babes Ofizialeko Etxebizitzatan bizi dira, baina datorren uztailean bukatzen da alokairu sozialeko hamabost urteko epea. Hori dela eta, maizterrek egoera larria bizi dezakete uztailetik aurrera: alokairuak merkatu-prezioan ordaintzera behartuta egon daitezke, edo kale gorrian geratzera.

Aipatu eragileek ohartarazi dutenez, egoera ekonomiko larrian bizi dira familia horiek, babesgabe, eta gainera, badirudi ez dutela BOE horietan bizitzen jarraitzeko banku-mailegua eskuratzeko aukerarik izango. Hala, etxebizitza eskubide bat dela aldarrikatu dute eragile horietako kideek.

Hendaiako Epta-France enpresako langileek greba egin dute gaur, haien lan-baldintzen defentsan
Langileek salatu dute okerrera egin dutela soldatapeko lanean inposatzen dizkieten lan-baldintzek. Hozkailuak ekoizten dituzte Epta-Francen.