AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Etxeratze Kolektiboak antolatzen jarraitzen du Itaiak

Itaiak hamaika herritan egin ditu Etxeratze Kolektiboak udan zehar, "erasoen aurrean erantzun eraginkorrak" emateko asmoz.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurten jarri ditu martxan Etxeratze Kolektiboak, Euskal Herriko hainbat eta hainbat jaietan.

Udan zehar, hamaika txokotan antolatu dituzte Etxeratze Kolektiboak lekuan lekuko Itaiako taldeek. Esaterako, Lekeition (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia), Errekalden (Bilbo, Bizkaia), Deustun (Bilbo, Bizkaia), Bakion (Bizkaia), Lezaman (Bizkaia), Altsasun (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Txantrean (Iruñerria, Nafarroa), Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa), Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa), Burlatan (Iruñerria, Nafarroa), Gasteizen (Araba), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa) nahiz Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) egin dituzte Etxeratze Kolektiboak azken hilabeteetan, "indarkeria matxistaren aurrean antolatzera" dei eginez.

Datozen egunetan, Galdakaoko (Bizkaia) festetan ere izango dira Etxeratze Kolektiboak. Hilaren 9rako, 10erako, 16rako eta 17rako prestatu ditu Etxeratze Kolektiboak Hego Uribeko Itaiak; 02:00etarako eta 05:00etarako jarri dituzte hitzorduak Errotu konpartsaren ondoan.

Larunbat gauean emakume bat bortxatu zuten Barakaldon
Momba diskoteka inguruan izan zen erasoa, eta emakumeak ez du gertatutakoa zehazki gogoratzen.