AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Europako Banku Zentralak %0,75 igo du interes-tasa

Hiru hilabeteko epean egin du %0tik 2rainoko jauzia, 2009tik ikusi gabeko zifretara iritsiz. Horren ondorioz, milaka hipoteka 250 euro garestituko dira hilean. "Igoera gehiago datozela" aurreratu dute EBZko agintariek. Christine Lagarde EBZko lehendakariak "langabeziaren igoera" eta "atzeraldi-arriskua" ere iragarri ditu.

Bere mehatxua bete du Europako Banku Zentralak: interes-tasak ehuneko 0,75 puntu igo ditu, %2ra. 2009. urteaz geroztik ikusitako zifra altuenak dira azken igoerak utzitakoak, eta hiru hilabete eskasetan ehuneko bi puntuko igoera izan du. Inflazioa ia %10era hurbiltzen ari den honetan, diruaren prezioaren igoerarekin eskaria murriztu nahi dute moneta erakundeko arduradunek.

Prezioen igoerak, baina, gehiago zor dio eskaintzaren jaitsierari eskariaren igoerari baino; energiaren zein elikagaien merkatuetan, kasu honetan. Orduan, aurreikusgarria da interes-tasaren igoerak inflazioren murrizketa handirik ez eragitea. Adituek %2,5erainoko interes-tasak aurreikusten badituzte ere, EBZk tentu handiz igo beharko ditu atzeraldia ez eragiteko.

"Bileraz bilera erabakiko da", aurreratu du moneta erakundearen lehendakari Christine Lagardek ostegun honetan. Eurogunean atzeraldiaren arriskua "areagotu" egin dela aitortu du, "langabeziaren igoera" aurreikustearekin batera. Lagarderen ustez, litekeena da urteko hirugarren hiruhilekoan euroaren eremuko jarduera ekonomikoa nabarmen moteldu izana, eta 2022. urte amaierarako zein 2023 hasierarako "ahultze handiagoa" gertatzea. Gauzak horrela, epe laburreko adierazleek lanpostuak sortu direla iradoki arren, "ekonomiaren ahultzeak etorkizunean langabezia handixeagoa ekar lezakeela" ohartarazi du EBZren lehendakariak.

Hipotekak gora





Grebara jo dute milaka ikaslek, hezkuntza erreformen eta ofentsiba kapitalistaren aurka
"Hezkuntzan bizitzen ari den ofentsiba kapitalistari aurre egiteko eta hezkuntza sistema sozialista aldarrikatzeko" hartu dute kalea gaur milaka ikaslek, IAk deituta; mobilizazio jendetsuak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. LOMLOE nahiz EAEko hezkuntza lege berria "miseriazko hezkuntza baten oinarriak finkatzera etorri" direla azaldu du IAk, eta oinarri horien artean nabarmendu dituzte "heziketaren desegitea, diziplinamenduan oinarritutako heziketa prozesua eta bitarteko gutxien dituztenen kanporaketa". Azken asteetan grebara deitzeko lan politikoan aritu diren ikasleek jasandako jazarpena ere salatu dute, eta ohartarazi dute ikastetxe ugaritan ukatu dietela greba egiteko eskubidea ikasleei.