AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal banketxeak seinalatzen ari dira, sionistekin dituzten loturengatik

Besteak beste BBVA markatu dute: protestak egin dituzte Iruñeko egoitzan eta Bilboko hainbat bulegotan. Gaurko, bi hiriburu horietan elkarretaratzeak antolatu ditu Palestinarekin Elkartasunak.

Israel desegitera bidean, harreman oro eten aldarriarekin, kanpaina bat dauka martxan Palestinarekin Elkartasuna plataformak, "Euskal Herriko agintari, enpresari eta bestelako agenteek Israelekin dituzten harremanak" salatzeko. Esaterako, Euskal Herriko bankuek sionistekin dituzten loturak atera ditu argitara, eta horren kontra mobilizatuko da gaur: protestak egingo ditu Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia), Euskal banketxeak genozidioaren konplize lelopean. 12:00etan izango da Iruñeko elkarretaratzea, Merindadeen Plazan, eta 19:00etan Bilbokoa, San Nikolasen.

Mobilizazio horiei lotuta, euskal banketxeak seinalatu dituzte azken egunetan, adibidez, BBVA. Protestak egin dituzte BBVAren Iruñeko egoitzan eta Bilboko hainbat bulegotan, banku horrek palestinarren kontrako sarraskian duen erantzukizuna salatzeko. Gainera, margoketak egin dituzte bere hainbat sukurtsaletan: margo gorriz markatu eta Israel genozida, BBVA konplize idatzi dute, besteak beste.

Palestinarekin Elkartasunak gogorarazi duenez, azken urteetan

Lapurtzera sartu dira Antixenako Gaztetxera
Lapurreta egiteaz gain, kalteak eragin dituzte Oñatiko Gaztetxe barruan. Hainbatetan eraso diote espazioari azken urteetan.