AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskarari buruzko jardunaldia egin dute Goierrin

Joan den asteburuan izan da jardunaldia Beasainen eta Urretxu-Zumarragan. Euskararen eta hizkuntza politiken inguruko solasaldi batez gain, emanaldi ugari prestatu ditu Goierriko Kontseilu Sozialistak.

Goierriko Kontseilu Sozialistak euskarari buruzko jardunaldi bat antolatu du eskualdean aurrenekoz. Pasa den asteburuan, hala, bi egunez izan dira txapela horren azpian jarritako hitzorduak, Arriaranen (Beasain, Gipuzkoa) eta Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa).

Ostiralean eman zioten hasiera jardunaldiari, solasaldi batekin: euskarari eta, besteak beste, hizkuntza politikei buruz aritu ziren Kike Amonarriz eta Paul Beitia. Arriarango elkartean egin zuten saioa, arratsaldez, eta jende ugari bertaratu zen. Horren ostean, bertso-afari bat izan zen toki berdinean. Maider Arregi, Aitor Bizkarra eta Eneko Araiztegi aritu ziren kantuan.

Hurrengo egunean, larunbatean, Urretxu-Zumarragan elkartu ziren euskarari buruzko jardunaldiaren harira. Lehenik eta behin, Miseriaren adarrak bertso-ikuskizuna izan zen Labeaga aretoan, Ekida Arte Ekimen Sozialistaren eskutik. Gauean, berriz, musika emanaldiak izan ziren Urretxu-Zumarragako Gaztetxean; Ktarsia eta Hiri Galduak taldeak aritu ziren oholtzaren gainean.

Pertsona migratzaileen lan-esplotaziorako sare bat atzeman dute Nafarroan, Errioxan eta Badajozen
Sare horren parte ziren bi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan. Gutxienez sei pertsona esplotatu dituzte Vianan, eta karabana batean zituzten horietako hiru, baldintza negargarrietan. Errioxan eta Badajozen ere jende gehiago esplotatu dute sare horren bidez.