AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ezkirozko BSHko sarrera blokeatu dute langileek, itxieraren aurka

Enpresako zuzendariari lantegira sartzea galarazi diote beharginek, eserialdi baten bidez. 655 langile geratuko dira kalean fabrika zarratzean.

Atzo jakin zen behin betikoa dela BSH enpresako zuzendaritzaren erabakia: Ezkirozko (Nafarroa) fabrika itxiko du, 655 langile kalean utziz. Horren berri izan eta biharamunean, piketeek hartu dute lantokia. Goizeko 05:00etatik blokeatu dute sarrera, itxieraren aurka protesta egiteko, Epe + = Etorkizuna lelopean.

Barrura sartzea oztopatu diete kamioiei, eta enpresako zuzendari nagusia bertaratu denean ere, sartzea galarazi diote beharginek. Horretarako, eserialdi bat egin dute. Foruzaingoa, baina, bertan zen lehen unetik, eta indarrez kendu ditu langileak sarreratik, eserialdia deseginez.

Horren ondoren asanbladan bildu dira langileak, eta hitza hartu dute langile-batzordeko hainbat kidek. Borroka egitera eta batasunera deitu dute: "Gatazka hau bistaratu behar dugu. Fabrika itxiko digute, guztiok bizia utzi dugunean bertan. Eta orain langabeziara bidali nahi gaituzte. Eta ezagutzen ditugu [enpresako zuzendaritzakoak], miserableak dira, zikoitzak dira, eta ez dezala inork pentsa ezer emango digutenik borrokatu gabe".

BSHko langileekin klase-elkartasunez, Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareko (LAS) hainbat kide ere goizean goiz bertaratu dira piketeetan parte hartzera.

Altzan ostiralerako ezarrita dagoen etxegabetzea dela-eta, asanblada bat egin du Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Etxejabe batek familia bat bota nahi du bere etxetik, adin txikiko bi pertsona tartean, 42 euroko zor bategatik. Etxegabetze orori aurre egitera deitu du Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.