AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Familia bat etxegabetu dute Antsoainen

Kaleratzeari aurre egiteko mobilizatu direnen aurka oldartu da Foruzaingoa, eta pertsona bat atxilotu du.

Gaur goizerako zegoen ezarrita familia baten etxe-kaleratzea Antsoainen (Iruñerria, Nafarroa). Etxegabetzeari aurre egiteko asmoz, 08:00etan Lerin Kalera bertaratzera deitu zuen Haritu Elkarlaguntza Sareak, eta hainbat pertsona hurbildu dira ordua izan aurretik, kaleratua izateko arriskuan zegoen familia babesteko.

07:30erako jakinarazi du Harituk Lerin Kaleko 19. zenbakian zegoela jada Foruzaingoa. Sei furgoi joan dira, eta inguruko kaleak mozteaz gain, etxegabetzeari kontra egiteko atean zegoen jendea bota dute poliziek. Hala ere, jende gehiago bertaratu da kaleratzearen aurka. Segizio judiziala 10:00ak aldera heldu da, udaltzainek babestuta, eta "negoziatzeari uko egin dio", Elkarlaguntza Sarearen esanetan.

Segizio judiziala bertaratu denean, gainera, etxegabetzearen aurka protesta egiten ari ziren pertsonen aurka oldartu dira foruzainak, borra-kolpeka. Kargak izan dira, eta pertsona bat atxilo eraman dute. 11:30ak igarota azaldu dutenez, atxilotua aske dago jadanik, baina isun handi bat jartzearekin egin diote mehatxu.

"Moratoria berriz ere aplikatu gabe, eta, berriro ere, beste familia bat babes gabe geratu da" gaineratu du Harituk. Bizitoki-alternatibarik gabe jarraitzen du bere etxetik kanporatua izan den familiak; tartean, adin txikiko bi pertsona.

Bruselak 'Meloni Eredua' kopiatu du: pertsona migratzaileak hirugarren herrialdeetara deportatu nahi ditu
Europako Batzordeak "hirugarren herrialde segurua" kontzeptua berrikustea planteatu du, estatu kideek Italiaren eta Albaniaren arteko akordioak baimendutakoen moduko lekualdaketak egin ahal izan ditzaten.