AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Faxismoari buruzko hitzaldiak antolatu ditu EHKSk

EHKSk bat egin du GKSk urtarrilaren 25erako deitutako manifestazioekin, eta gaiari buruzko hitzaldiak egingo ditu Euskal Herriko hainbat hiriburutan, lehenengoa gaur.

Gerraren mehatxuari eta faxismoaren zabalpenari aurre egiteko, mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Manifestazioak antolatu ditu urtarrilaren 25erako, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora! lelopean.

Deialdiarekin bat egin du Mugimendu Sozialistaren erreferente nagusiak, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), eta "dinamika horri ekarpena egiteko" asmoa du. Horri lotuta prestatu du hitzaldi-ziklo bat, gaur egungo faxismoari buruzko analisi bat aurkezteko eta gorakada erreakzionarioari buruz jarduteko.

Bilbon izango da lehenengo saioa, gaur, 18:30ean La Bolsan. Gasteizen (Araba) biharko jarri dute hitzordua, 18:30ean Landatxoko Gizarte Etxean. Iruñean (Nafarroa) ere eskainiko du hitzaldi bat EHKSk, urtarrilaren 3an, eta Baionan (Lapurdi) urtarrilaren 18an arituko da.

Donostian, La Sirena urte osoan ireki dezatela aldarrikatu dute
Manifestazio baten bidez, aterpetxea etxerik gabeko pertsonek erabili ahal izatea eskatu diote Donostiako Udalari. "Donostian 5.600 etxebizitza huts dauden bitartean, 415 pertsona kale egoeran bizi dira", salatu du Donostia Antifaxistak.