AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Faxismoari eta arrazakeriari ezetz esan diete Deban

Pegatina faxista ugari agertu dira Deban azkenaldian, eta protestara deitu zuen atzorako Debako Gazte Asanbladak.

Euskal Herriko hamaika txokotan modu kezkagarrian gertatzen ari den modura, azkenaldian pegatina faxistak jarri dituzte Deban (Gipuzkoa): "Euskal Herria euskaldunontzat" eta "Islamizazioari ez" mezuak irakur zitezkeen eranskailuetan, esaterako. Hala, propaganda hori salatu eta kentzera deitu zuen Debako Gazte Asanbladak: "Ez diogu lekurik txikiena ere utziko faxismoari".


Osakidetzak 130 milioi euroko kontratuak modu irregularrean sinatu zituen 2022an
Legezko prozedurak saihestuz, 33,5 milioi euroko kontratuak sinatu zituen botikak lortzeko, 92,8 milioi eurokoak hornidura-produktuetarako, eta beste 2,9 milioi eurokoak bestelako "inbertsioetarako". Horretarako, lehiaketa irekien bidez egin beharreko kontratu handiak kontratu txikiagoetan banatu eta zuzenean esleitu zituen.