AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fitoren askatasuna exijitu dute Bilbon

Aurreko astean espetxeratu zuten Zaballan, bi urteko zigor bat betearazteko. Aurrerago berriz epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta hemezortzi urteko zigor eskaera bat egin dute bere kontra.

Sua eta Harria atariak ostiralean jakinarazi zuen kartzelaratu egin dutela Gaizka Astorkizaga Fito, Zaballan (Araba). Iazko ekainean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, zenbait sabotaje-ekintzari lotuta eta "desordenak eragitea" leporatuta. Zigor hori betearaziko diote orain.

Urte honen hasieran azaldu zuten atxilotua eta kartzelaratua izateko arriskuan zegoela Fito, hasieran ezarritako kondena-etenari uko egin baitio fiskaltzak. Hala, espetxeratzeko agindua bidali zioten.

Aurreko ostiralean, otsailaren 17an, elkarretaratze bat egin zuten Bilboko (Bizkaia) Etxebarrieta Anaien Plazan. Astorkizaga aske gera dadila eskatu zuten hainbat eta hainbat lagunek, eta babes osoa adierazi zioten. Horrekin batera, amnistia osoa aldarrikatu zuten protestan.

Hemezortzi urteko beste eskaera bat

Bestalde, iazko udazkenean, Fitoren kontrako zigor eskaera ikaragarri altu bat egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Beste sabotaje-ekintza batean parte hartzea egotzita epaituko dute berriz (ez dute data zehatzik eman), eta fiskaltzak hemezortzi urteko zigor bat eskatu du bere kontra.

Europan, kotxe berri guztiek izan beharko dute datu-erregistragailu bat
"Kutxa beltz" baten modukoa izango da EDR gailua: mikrotxip baten bidez, auto bakoitzaren gidatzeari buruzko datuak gordeko ditu. Derrigorrezkoa izango da uztailetik aurrera.