AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Formakuntza mintegiei berrekin diete GKSk eta Itaiak

Aurten ere formakuntza saioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat puntutan, zenbait testu oinarri modura hartuta, hausnarketa eta ondorio politikoak mahaira ateratzeko.

Badira hainbat ikasturte Gazte Koordinadora Sozialistak formakuntza mintegiak egiten dituela. Hala, Euskal Herriko hainbat puntutan banatuta eta modu jarraian, formakuntza politikoan sakontzeko saioak izaten dituzte ehunka gaztek ikasturte osoan zehar. Horretarako, hainbat testu irakurri eta oinarri modura hartzen dituzte, horietatik abiatuta, hausnarketak egiteko eta ondorio politikoak ateratzeko.

Ikasturte honetan, baina, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistarekin batera egingo ditu formakuntza politikoan sakontzeko saioak GKSk. Zehazki, ondoko testuak landuko dituzte elkarrekin saio horietan: Friedrich Engelsen Ekarpena etxebizitzaren problematikari, Vladimir Leninen Nazioen autodeterminazio eskubidea, Rosa Luxemburgen Soldataren legea, Karl Marxen Kapitala laneko XXIII. kapitulua, Mao Zedongen Kontraesanari buruz, eta Iosif Stalinen Urriko Iraultza.

Askatasun zibil eta politikoen indizeek behera egin dute azken bi hamarkadetan Espainiako Estatuan
Adierazpen, erlijio, mugimendu eta elkarteak eratzeko zein biltzeko askatasunak murriztu egin dira 2000. urtetik hona, komunikabideen pluraltasunarekin eta demokrazia zuzenerako aukerekin batera. International Institute for Democracy and Electoral Assistance ikergunearen arabera, joera berdina sumatzen da Europa mailan.