AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako indar polizialak indartzeko, 15.000 milioi gehiago

Barne Ministerioaren LOPMI legea onartu du Frantziako legebiltzarrak. Besteak beste, 15.000 polizia gehiago hartuko dituzte eta ekipamenduak modernizatzeko 600 milioi euro izanen dute urtero.


Legeak hautsak harrotu ditu hastapenetik. Izan ere, indar polizialen aurrekontua 15.000 milioi euroz emendatuko du hemendik 2027ra, "mehatxu terroristari", "migrazioaren presioari", "erantzun sozialaren erradikalizazioari" eta, orokorrago, "bortizkeriaren emendaketari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta.

Horretarako, 15.000 polizia-agente berri hartuko dituzte, eta haien gaitasun judizialak hedatuko ditu. Ekipamenduen modernizaziorako, urtero, batez beste 600 milioi euroko aurrekontu bat izanen dute eskura.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "langileriaren egoera geroz eta miserableagoa den honetan, estatuek errepresioa gogortzen dute, 'delinkuentzia' kategoriapean proletalgoaren kriminalizazioan sakonduz". Gainera, "erantzun sozialaren 'erradikalizazioa' argudiatuz, errealitate bortitz horri buru egiteko borondatea duen oro neutralizatzeko baldintzak ezartzea da". Gaineratu dutenez, "krisi garaiek kapitalismoaren kontraesanak muturrera eramaten dituzte, eta miseria kudeatzeko estatuak geroz eta autoritarioago bilakatzen doaz".
Urtarriletik irailera bitartean, 3.696 emakumek jasandako indarkeria matxista atera da argitara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Urteko aurreneko zortzi hilabeteetan, indarkeria matxistarekin lotutako 4.591 delituren berri izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %14,6 kasu gehiago, iazko datuekin alderatuta.