AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaizka Astorkizaga berriz espetxeratzeko agindua eman dute

Iazko ekainean epaitu zuten 'Fito', eta bi urteko zigorra jarri zioten. Kartzelaratzea berretsi berri du fiskaltzak, eta, beraz, edozein unetan atxilotu dezakete preso politiko izandakoa.

Sua eta Harria atariak jakinarazi duenez, atxilotua eta kartzelaratua izateko arriskuan dago Gaizka Astorkizaga Fito. Iazko ekainean epaitu zuten Madrilen, Valentina Morisolirekin batera, desordenak eragitea leporatuta: bi urteko espetxe-zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Berriki erabaki du fiskaltzak kartzelaratzearekin aurrera egitea, eta, hortaz, edozein unetan eraman dezakete atxilo Fito. Sare sozialetara adi egotera deitu du Sua eta Harria-k.

Ertzaintzak 2020ko azaroan atxilotu zituen Astorkizaga eta Morisoli, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Iñaki Bilbao eta Patxi Ruiz preso politikoak gose greban zeudenean izan ziren hainbat sabotaje-ekintza zirela-eta. Bederatzi hilabetez eduki zituzten biak "prebentziozko" espetxealdian, 2021eko uztailera arte. Horren aurretik, lau urtez izan zuten preso Fito.

Aurreko irailean salatu zutenez, gainera, berriz epaitu nahi dute Astorkizaga Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2020an, Eako (Bizkaia) kutxazain baten kontra sabotaje-ekintza bat egin izana egotzita. Hemezortzi urteko zigor izugarria eskatu du bere kontra fiskaltzak.

Aurten Oñatin izango da Guda Zelaia jardunaldia
Hainbat artistak hartuko dute parte Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak jarritako hitzorduan, arlo ugaritakoak: zinemagintza, musikagintza, umoregintza, bertsogintza nahiz antzerkigintza. 'Plaza hau gurea da' antzezlan berria bertan eskainiko du aurrenekoz Ekidak.