AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Arren, lan-istripuz

Bi ibilgailuren arteko talkan galdu du bizia 58 urteko langileak. Aurten, gutxienez 21 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo goizean, bi ibilgailuk talka egin zuten PA-30 errepidean, Arre (Nafarroa) parean. Kamioi batek eta auto batek jo zuten elkarren aurka: kotxeko gidaria zauritu egin zen, eta bizia galdu zuen kamioia gidatzen ari zen langileak.

Talkaren ondorioz, bidetik atera zen garraiolariaren ibilgailua, eta irauli egin zen. Barruan harrapatuta geratu zen behargina. 58 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Maiatzaren 6an Yakovlev 42 taldeari babesa ematera deitu dute Kontseilu Sozialistek
Egun horretan deklaratu beharko dute musika-taldeko kideek, euren abestien letrengatik. Epaitegi aurrean elkarretaratzera deitu dute Donostiako, Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistek, eta "estatu kapitalistaren kontrako adierazpen askatasuna" aldarrikatu dute.