AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Hernaniko gasolindegi batean

Osasun-arazo bat izan zuen, gasolina bila geratu zenean. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, apirilaren 14an, garraiolari bat hil zen Hernanin (Gipuzkoa). Getzeko (Nafarroa) Transportes Petroliferos Coordinados SM enpresarentzat jarduten zuen soldatapean, eta Hernaniko gasolindegi batean gelditu zen gasolina hartzeko. Bertan, ordea, osasun-arazo bat izan zuen, eta hil egin zen. 57 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hemezortzi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Beste hiru lanuzte egingo dituzte Basauriko Bridgestonen, kaleratze masiboaren aurka
Zuzendaritzak 335 langile bota nahi ditu, eta hirugarren greba-egunean, beste hiru lanuzteren berri eman dute: hilaren 24an, 25ean eta 26an izango dira.