AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Irunen, bihotzekoak jota

Kamioi bat kargatzen ari zela izan du bihotzekoa 56 urteko langileak. Aurten, gutxienez 54 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lesakako (Nafarroa) garraiolari bat hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), soldatapean lanean ari zela. Ibilgailu bat kargatzen ari zenean jasan zuen bihotzekoa, eta bertan zendu zen. Transportes Etxetrans 2000 enpresarentzat jarduten zuen 56 urteko beharginak.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 54 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Amiantoak eragindako minbiziak gora egin du Europar Batasunean
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira EAEn, eta Nafarroan hildakoen datu zehatzik ez dagoen arren, gai horrek 3.200 langile kaltetu dituela uste da.