AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Lodosan, lan-istripuz

Bi kamioik jo zuten elkar aurreko ostegunean, eta bizia galdu zuen 54 urteko langile batek. Aurten, gutxienez 43 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Aurreko ostegunean, hilaren 26an, trafiko-istripu larri bat izan zen Lodosan (Nafarroa). Elkar jo zuten bi kamioik, eta istripuan hil zen garraiolarietako bat. Errenteriakoa (Gipuzkoa) zen eta 54 urte zituen. Bigarren ibilgailuko gidaria, 26 urteko behargin bat, zauritu egin zen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 43 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Atenasko komisaria batean pertsona migrante bat kolpeka erail du Poliziak
Jatorri pakistandarrekoa zen Mohammed Kamran, eta hilaren 21ean hil zuten, jipoituta: ubelduraz beteta aurkitu zuten bere gorpua, polizia-etxe bateko ziegan.