AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Muxikan, lan-istripuz

Ibilgailuaren kontrola galdu eta trenbidera jausi zen behargina. Aurten, gutxienez 53 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Joan den asteartean, beste garraiolari bat hil zen lan-istripuz Euskal Herrian. Muxikan (Bizkaia) gertatu zen, BI-635 errepidean, arratsaldeko 15:00ak jota. Argitu ez dituzten arrazoiak medio, gidatzen ari zen kamioiaren kontrola galdu zuen langileak, eta trenbidera amildu zen. Oso larriki zauritu zen erorikoaren ondorioz, eta larrialdi-zerbitzuak bera salbatzen saiatu baziren ere, minutu gutxira zendu zen.

Iturri sindikalen zenbaketen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 53 beharginek galdu dute bizia aurten soldatapean lanean ari zirela.

Greziak lanaldia 13 ordura luzatzeko erreforma antiproletarioa onartu du
Gobernu kontserbadorearen legeak 13 ordura arteko lanaldiak ezartzen ditu, urtean 37 egunekoak izan daitezkeenak sektore pribatuan. Langileen gaitzespen masiboa sortu du erreformak.