AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat zauritu da Idiazabalen

"Guraizearena" egin eta N-I errepidean gurutzatuta gelditu da langilea gidatzen ari zen kamioia. Ospitalera mugitu behar izan dute zauritutako behargina. Pasa den astean, bi erailketaren berri eman zuten Euskal Herrian.

Gaur, hilak 29, garraiolari bat zauritu da N-I errepidean, Idiazabal (Gipuzkoa) parean. Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, 09:45ak aldera izan da lan-istripua: "guraizearena" egin du behargina gidatzen ari zen kamioiak, eta ondorioz, gurutzatuta geratu da bidean. Bertan artatu ostean, ospitalera eraman dute zauritutako langilea.

Aurreko astean, gutxienez bi langile erail zituzten: Iruran (Gipuzkoa) plataforma batetik erorita galdu zuen bizia behargin batek, eta Bermeoko (Bizkaia) atunontzi bateko arrantzale bat Indiako Ozeanoan hil zuten, lan-istripu bat medio zauritu ondoren.

Etxeko langile baten kaleratzea eta sektoreko langileek bizi duten egoera salatu dituzte Uharten
Kaleratua 15 urtez aritu da soldatapean familia berdinarentzat, eta indarkeria erabiliz kanporatu dute orain. Emakume langileak kontraturik gabe egin zuen lan 2012. urtera arte, eta kontratatzaileek ez diote zor dioten diru kopuru guztia ordaindu nahi. Kasu hau salatzeaz gain, orokorrean etxeko langileek jasan behar izaten dituzten baldintzen berri eman dute Nafarroako Etxeko Langileen Elkarteak eta SOS Arrazakeriakek.