AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat zauritu da Txorierriko korridorean

Goizeko 05:00ak aldera irauli da langilea gidatzen ari zen kamioia.

Gaur goizean, 05:00ak aldera, lan-istripu bat izan du garraiolari batek Txorierriko (Bizkaia) korridorean: irauli egin da beharginak zeraman ibilgailua. Istripuaren ondorioz, zauritu egin da langilea, eta ospitale batera eraman dute.

Aurreko astean, beste garraiolari bat hil zen Oiartzunen (Gipuzkoa), lan-istripu "ez traumatiko" batean. Urtea hasi zenetik, gutxienez sei garraiolari hil dira Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Iturri sindikalen arabera, aurten, gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Greziako uretan hil dira Italiara migratu nahian ari ziren 79 lagun
Itsaso joniarrean hondoratu da goraino beteta zegoen arrantza-ontzi bat; 750 pertsona izan daitezke ontzian zihoazenak, eta ehunka dira desagertuak.