AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, andre bat erailtzen saiatu da bere senarra

84 urteko gizonezkoak larriki zauritu du emakumea, bikotearen etxebizitzan. Goizaldean atxilotu dute erasotzailea.

Bart goizaldean, 04:00ak aldera, emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Bikotearen etxebizitzan gertatu da erasoa: andrea hiltzen saiatu da bere senarra, arma zuri bat erabilita. Erasoan, gizonezkoak larriki zauritu du emaztea, eta Txagorritxura eraman behar izan dute.

84 urte ditu erasotzaileak, eta atxilotu egin dute. Ez dute informazio gehiago eman argitara.

Méridan, droga-trafikoa eta torturak leporatu dizkiote Espainiako Poliziako drogaren kontrako taldeari
2021ean atxilotutako sei polizia auzipetu dituzte, hiru urtez "talde kriminal" gisa aritzea egotzita: haxixarekin trafikatzea, lapurreta egitea eta tratu txarrak ematea daude inputatutako delituen artean.