AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, beste emakume bati eraso dio bikotekideak

51 urteko gizonak seme-alaben aurrean jo du bikotekidea, eta heriotza-mehatxuak egin dizkio.

Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko ostiral arratsaldean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak: kolpatu egin zuen eta heriotza-mehatxuak egin zizkion. Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean izan zen erasoa, seme-alabak aurrean zirela.

Liskarra entzun zuen lekuko batek abisua eman ostean, etxean bertan atxilotu zuten erasotzailea, emakumeak erasoaren ondoriozko markak zituela ikusi baitzuten. 51 urte ditu gizonak.

Azken asteetan, beste lau emakumek jasandako eraso matxistak atera dira argitara Arabako hiriburuan: bi lehengo astean, eta beste bi aurrekoan.

Txarraska Gaztetxeari eraso diote Basaurin
Lapurretak eta suntsiketak jasan dituzte Txarraskan, milaka euroko kalteekin. Auzolan batera deitu dute larunbat honetarako.